Hazien eta hazitegien inguruko tailerra, ostegunean Baratze Parkean

Intza Trula 2023ko ira. 12a, 13:00
Baratze Parkea. (Artxibokoa)

Furgobaratzak hazien eta hazitegien inguruko doako tailerra eskainiko du ostegunean Baratze Parkean. Horrez gainera, baratzeko gaien inguruko aholkularitza eta hazi ekologikoen inguruko informazioa ere eskainiko dute bertan.

Baratzean ditugun barazkietatik haziak nola lortu eta ondoren hazitegian nola zaindu ikasteko tailerra antolatu du Furgobaratzak. Ostegunean eskainiko dute saioa, Orioko Baratze Parkean, eta baratzetako erabiltzaileez gain interesa duen orok izango du parte hartzeko aukera.

Hazien eta hazitegien inguruko saioaz gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da arratsaldean zehar: baratzeko gaien inguruko aholkularitza eskainiko dute eta baita hazi ekologikoen inguruko informazioa eman ere. Horrenbestez, Baratze Parkean elkartuko dira ostegunean, 18:00etatik 19:30era, eta sarrera doakoa izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!