Sorospen zerbitzua izango da datozen hiru asteburuetan, iraila amaiera arte

Andrea Zipitria 2023ko ira. 13a, 09:20
Antilla hondartza.

Iraileko azken hiru asteburuetan sorosleak hondartzan egongo dira, baina Antillako kabinak eta komunak larunbatetik aurrera itxi egingo dituzte.

Herritarrengandik jasotako eskaerari erantzunez, sorospen-zerbitzua luzatzea erabaki du aurten udalak. Hala, denboraldiaren amaieran ere bai, datozen hiru asteburuetan (16-17, 23-24 eta 30-urriak 1) bainua kontrolatuta egongo da.

Antillako kabinak

Dena den, Gipuzkoako kostaldeko herrietan bezala, izatez ostiral honetan bukatuko da hondartzako denboraldia. Larunbatetik aurrera, beraz, Antillako kabinak itxita egongo dira, baita komunak eta dutxak ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!