Hogei urtetik gorako kartzela zigorra eskatu dute gizon batentzat Orion bikoteari tratu txarrak emateagatik

Onintza Lete Arrieta 2023ko ira. 13a, 13:48
Xaltxerak taldeak Orioko plazan duela urte batzuk egindako elkarretaratze bateko irudia.

Hedabide honek baieztatu ahal izan duenez, epaiketa egunotan ari da izaten, eta sententzia datorren astean jakin liteke. Tratu txarrak ez ezik, sexu eraso bat ere leporatzen dio Fiskaltzak. Gertakariak 2019an izan ziren.

2019an Orioko emakume batek salaketa jarri zuen Zarauzko Ertzainetxean, bikoteak tratu txarrak ematen zizkiolako eta sexu erasoa ere jasan zuelako. Ertzainek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea, eta hedabide honek baieztatu ahal izan duenez, orain ari dira epaiketa egiten.

Gizonezkoarentzat hogei urtetik gorako kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak, eta sententzia datorren astean bertan jakin liteke.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!