Gaur izango da Saregile Emakumeon* Etxearen irekiera ekitaldia

Andrea Zipitria 2023ko ira. 15a, 09:00

18:00etan izango da irekiera ekitaldia, Pilliku plazako Iturriaga jauregian.

Saregile, Orioko Emakumeon* Etxeak gaur, ostiralarekin, zabalduko ditu ateak. Irekiera ekitaldia, 18:00etan hitzartu dute. Pilliku plazako Iturriaga Jauregia izango du kokalekua etxeak, eta bertaratzen diren herritarrek espazioa zein udazkeneko programazioaren berri izango dute.

Datorren astetik aurrera, ondorengo ordutegian irekiko da bilgunea: astelehenetik ostegunera 09:30-13:00 eta 16:00-19:00 artean, eta ostiraletan 09:30-13:00 artean. Orain arte Orioko Emakumeon* Ahalduntze Eskola kudeatzen zuen elkarte berak, Pertzetik Elkarte Feministak, kudeatuko du proiektu hau ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!