Kosta Tailerreko gelak eraibili nahi dituzten musikariei deialdia zabaldu die udalak

Andrea Zipitria 2023ko ira. 20a, 09:00
Kosta tailerra. (Orioko Udala)

Urriaren 6a baino lehen bidali beharko dira eskaera guztiak, kultura@orio.eus helbidera. Bestetik, irailaren 27an bilera egingo du kultur teknikariak interesa duten herritarrekin nahiz gaur egungo erabiltzaileekin.

Ikasturte honetan Kosta Tailerreko gelak erabili nahi dituzten musikariei deialdia zabaldu die udalak, eskaerak berritzeko. Erabiltzaile berriek eta gaur arte gelak erabili dituztenek eskaera orri hau bete beharko dute urriaren 6a baino lehen eta, ondoren, kultura@orio.eus helbidera bidali, Jon Agirresarobe kultur teknikariari.

Guztira, lau gela daude gaur egun Kosta Tailerrean, herriko musikariek erabiltzeko egokituak.

Bilera deialdia

Bestalde, interesa duten herritarrekin eta gaur egungo erabiltzaileekin bilduko da kultur teknikaria. Bilera irailaren 27an izango da, 19:00etan, Kosta Tailerrean. Deialdiaren helburua da funtzionamendua eta hitzarmen eredu berria zehaztea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!