Eraginek bost neurketa jokatuko ditu etxean

Andrea Zipitria 2023ko ira. 22a, 15:15

Orio Eragin eskubaloi klubeko zazpi taldeek partida izango dute; horietako bost, Karela kiroldegian, eta bi kanpoan. Tartean lagunarteko partidak jokatuko dituzte.

Hauek dira Eragin eskubaloi klubeko taldeek asteburuan jokatuko dituzten partidak:

Etxean:

  • Infantilen mailako lagunartekoa: Orio - Elgoibar, larunbatean, 09:45ean, Karelan.
  • Infantilen mailako lagunartekoa: Orio - Usurbil, igandean, 19:30ean, Karelan.
  • Kadeteen mailako Euskal Kopa: Orio - Zarautz, larunbatean, 16:00etan, Karelan.
  • Jubenilen Euskal Kopa: Orio - Elgoibar, larunbatean, 17:45ean, Karelan.
  • Seniorrak lagunartekoa: Orio - Leizaran, larunbatean, 11:15ean, Karelan.

Kanpoan:

  • Infantilen lagunartekoa: Saieko - Orio, larunbatean, 11:00etan, Donostian.
  • Jubenilen Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil - Orio, larunbatean, 17:30ean, Usurbilen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!