Neomak eta Sua taldeek kontzertua emango dute larunbatean herriko plazan

Andrea Zipitria 2023ko ira. 25a, 14:00
Neomak taldeko kideak.

Suak taldearen kontzertua izango da lehendabizi larunbat iluntzean, 18:30etik aurrera, herriko plazan. Ondoren, Neomak taldea igoko da oholtzara, 20:00etatik aurrera. 

Larunbat honetan, musika izango da protagonista Orion; Sua eta Neomak taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. 18:30ean, Sua taldea igoko da lehendabizi, herriko plazako oholtzara. Ondoren, zazpi emakumek osatzen duten Neomak taldearen txanda izango da. Ahotsak, trikitixa eta pandero ezberdinak uztartzen ditu taldeak kontzertua emango du. Emanaldia 20:00etan hasiko da, herriko plazan. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!