Erraldoien eta buruhandien konpartsa kide bila dabil

Andrea Zipitria 2023ko ira. 28a, 10:25
Erraldoiak kalejiran.

Herritarrak parte hartzera animatzeko, deialdi irekia egingo dute, urriaren 4an, asteazkenarekin. Kultur etxean bilduko dira, 18:30etik aurrera.

Erraldoien eta buruhandien konpartsarako kide berriak behar dituzte. Hori dela eta, oriotarrei zuzendutako deialdia irekia egin dute. Urriaren 4an, asteazkenarekin, bilduko dira kultur etxean, 18:30etik aurrera.
 
Partaide izateko, bete beharreko baldintza bakarra, 18 urte beteta izatea da. Beraz, interesa duen herritar heldu oro animatu nahi dute bertan parte hartzera.
 

Erraldoien bisita, urriaren 21ean

Bestalde, urriaren 21ean, Jorge Oteizaren jaiotzaren 115. urteurrena dela-eta, Egues Ibarreko erraldoiak, Orion izango dira.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!