Bazkarirako txartelak erosteko azken eguna izango da bihar

Andrea Zipitria 2023ko urr. 4a, 09:15
Auzo Eguna egingo dute Andatzan, larunbat honetan.

Auzo Eguna ospatuko dute Andatzan larunbat honetan, eta egun horretan izango den bazkarirako txartelak erosteko azken eguna bihar dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Auzo Eguna antolatu du Andatzako Auzo Elkarteak larunbat honetarako, eta bazkaria egingo dute egun horretan. Bada, bertaratu nahi duenak beharrezkoa izango dute aurrez tiketak erostea elkartean bertan, eta horretarako azken eguna izango da bihar. Helduen txartelak 30 euroko prezioa du eta haurrenak, aldiz, 15 euro. Honakoa izango da helduen menua: Urdaiazpikoa, olagarroa, txipiroia, txuleta, postrea, kafea eta kopa. Umeek, berriz, urdaiazpikoa, kroketak, txuleta eta izozkia jango dituzte.

Auzo bazkaria 14:00etan hasiko da, baina aurrez, 12:00etan meza izango da. 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!