Munduko txapelketako A finalera sailkatu da Oihan Gozategi

Juan Luis Romatet 2023ko urr. 7a, 14:43
Bihar arratsaldean jokatuko du finala Gozategik Italian.

Sailkatze estropadan lehena izan da arraunlari oriotarra, eta horri esker lortu du finalerako txartela. Finala bihar jokatuko du, 15:15etik aurrera.

Ezin hobeto ekin dio Oihan Gozategi Urbietak Italiako Barletta-Puglian jokatzen ari den itsasoko aulki mugikorreko Munduko txapelketari. Goizean jokatutako sailkatze estropadetan lehena izan da oriotarra bere txandan, eta finalerako txartela eskuratu du.

CM1X bakarkako modalitatean lehiatzen ari da Gozategi. Irailaren hirugarren asteburuan Alacanten (Herrialde Katalanak) jokatutako FER txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen, baita Munduko txapelketarako txartela eskuratu ere. Espainiako txapelketako emaitza zorte hutsa ez zela izan erakutsi du Gozategik Italiako uretan.

Finala bihar jokatuko du, 15:15etik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!