Eskuragarri daude kultur etxean eta online Barrexerka taldearen emanaldirako sarrerak

Andrea Zipitria 2023ko aza. 2a, 10:09
Barrexerka ikuskizuna. (Barrexerka)

Emanaldia, hilaren 17an, ostiralarekin, izango da kultur etxean. Gazteei zuzendutako umorea egiten badute ere, adin guztietako ikus-entzuleentzako emanaldia da. 

Barrexerka antzerki taldeak, Bagoiaz ikuskizuna Orion taularatuko du hilaren 17an, ostiralarekin. 19:30ean izango da emanaldia, kultur etxean, eta sarrerak eskuragai daude online zein kultur etxean, 2 euroan. Gazteei zuzendutako umorea egiten badute ere, adin guztietako ikus-entzuleentzako emanaldia da. 

Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalberek zuzendu eta idatzi dute obra, eta eszenatoki gainean, gainerako zortzi kideak izango dituzte alboan: Graxi Arregi, Nerea Aranburu, Amaia Iraundegi, Amaia Rojo, Ekain Arrieta, Peru Ansoren, Garazi Mitxelena eta Nerea Ramirez.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!