‘Itsasoak pizten gaitu’ dokumentala etzi proiektatuko dute Orion

Andrea Zipitria 2023ko aza. 5a, 11:00
'Itsasoak pizten gaitu' dokumentalaren aurkezpena, Getarian.

19:00etan jarri dute hitzordua, kultur etxean. Itsasoak pizten gaitu dokumentalak, Malagako Zinema Jaialdian, ikusleen saria eskuratu zuen. Xabier Sukia oriotarrarenak dira testuak eta ahotsa, eta Iñigo Expositok ere parte hartu du.

Beñat Gereka getariarraren Itsasoak pizten gaitu dokumentala etzi proiektatuko da Orion. 19:00etan jarri dute hitzordua, kultur etxean, eta sarrera doakoa izango da. Herriak itsasoarekin duen lotura aztertzen du ikus-entzunezkoak.

2022ko irailaren 2an aurkeztu zuen Gerekak lana, eta geroztik ikusgai izan da Donostiako Itsas Museoan, Zarauzko Modelon, Zestoan eta Durangoko Azokan, besteak beste. Dokumentalak, gainera, Cinema Cocina saileko ikusleen saria eskuratu zuen Malagako Zinema Jaialdian.

Xabier Sukia oriotarrarenak dira testuak eta ahotsa, eta Iñigo Expositok ere parte hartu du ikus-entzunezkoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!