Azken eguna da gaur Ortzaikako San Martin jaietan izango den auzo afarian izena emateko

Andrea Zipitria 2023ko aza. 9a, 13:00
Mus txapelketa Ortzaikan.

Txartelak salgai daude Oliden eta Kutixin. Afaria, berriz, hilaren 11n, San Martin egunarekin, izango da.

Ortzaikako San Martin jaiei bihar emango diete hasiera, eta etzi, larunbatarekin, ospatuko dute San Martin eguna. Egun horretan izango da auzoko afaria, eta bertan izan nahi duenak gaur erosi beharko ditu txartelak. Izan ere, afarirako txartelak eskuratzeko azken eguna da. Kutixi eta Olidenen daude salgai, 25 euroan (edaria barne). Honakoa izango da afariko menua:

-Frijituak
-Onddo eta urdaiazpiko nahaskia
-Arkumea eta baserriko oilaskoa entsalada eta patatekin
-Postrea: izozkia

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!