[EGUNERAKETA] Azaroaren 30eko greba feministaren harira pegada masiboa egingo dute gaur

Andrea Zipitria 2023ko aza. 10a, 14:00
2019ko Orioko greba feminista orokorra.

Orioko Mugimendu Feministak eta Saregilek egin dute deialdia. Eguraldi txarra tarteko, bizikleta martxa egin beharrean, pegada masiboa egingo dute. Ondoren informazio puntua izango da plazan.

Azaroaren 30eko greba feministaren harira, bizikleta martxa deitu du Orioko Mugimendu Feministak eta Saregilek gaurko, baina eguraldi txarra tarteko, bertan behera geratu da ekintza. Horren ordez, pegada masiboa egingo dute. 17:30ean elkartuko dira Saregilen. Ondoren, grebaren inguruko informazio puntua jarriko dute plazan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!