Festak jarraipena izango du asteburu honetan Ortzaikan

Andrea Zipitria 2023ko aza. 17a, 09:30

Asteburu honetan San Martin jaiak jarraipena izango dute Ortzaika auzoan. Gaur arratsaldetik hasita, igande iluntzera arte luzatuko dira jaiak.

Asteburu honetan ere San Martin jaiak ospatzen jarraituko dute Ortzaika auzoan. Gaur arratsaldean hasi eta igandera arte luzatuko da egitaraua. Gaur, esaterako, herriko gazte txaranga izango da Ortzaikan. Musikak ere izango du protagonismoa; DJak eta erromeria izango dira egunero. Hona hemen egitaraua osorik: 

 

Azaroak 17, ostirala
- 19:00. Herriko gazte txaranga.
- 22:30. Mus txapelketa. Izen-ematea 22:00etan irekiko da.
- 23:00. Andoni Ollokiegiren emanaldia.
- Ondoren,  DJ Houseone eta DJ Xanta goizaldera arte.

Azaroak 18, larunbata
- 05:00. Baratxuri zopa.
- 06:00. Oilasko biltzea.
- 23:00. DJ Aros.

Azaroak 19, igandea
- 14:00. Bailarako bazkaria.
- 18:00. Erromeria Izer eta Alabierrekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!