Errezabal bideko asfalto-lanak amaitu dituzte

Andrea Zipitria 2023ko aza. 18a, 09:30

Datozen asteetan, berriz, plaka fotovoltaikoa duten argiak jarriko dituzte. Lanak Asfaltos Urretxu enpresak egin ditu. eta 48.000 euroko kostua izan dute. Horietatik 24.800 euro foru aldunditik jaso dira.

Egoera txarrean zegoen Errezabal bidea eta udalak asfaltatu egin du, ibilgailuen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Azken asteetan lurreko markak margotu ditu baita ere, eta datozen asteetan plaka fotovoltaikoa duten argi autonomoak jartzea da asmoa.

Lanak Asfaltos Urretxu enpresak egin ditu, eta 48.000 euroko kostua izan dute. Horietatik 24.800 euro Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotako dirulaguntza baten bidez finantzatu dira.

Bestalde, udaletik aurreratu dutenez. bidearen sarrerako aldapa egokitzeko aukera aztertzen ari dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!