Sanikolasetako herri-bazkariko txartelak etzi jarriko dituzte salgai

Andrea Zipitria 2023ko aza. 20a, 10:16

Txartelak eskuragarri jarriko dituzte etzi, asteazkenarekin, kultur etxean eta Kutixin.

Hiru aste besterik ez dira geratzen Orio, San Nikolas jaietan murgiltzeko. Abenduaren 5etik 8ra ospatuko dira  jaiak, eta programa aste honen bukaeran iragarriko du Udalak. Dena den, aurreratu dutenez herri-bazkaria, abenduaren 7an, ostegunarekin izango da, kiroldegian.

Txartelak eskuragarri jarriko dituzte etzi, asteazkenarekin. Salgai izango dira kultur etxean eta Kutixin. Hiru menuren artean aukeratu beharko da; helduena, beganoa eta haurrena izango dira.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!