Festa batzordeak dei egiten die herriko txistulariei San Nikolas bezperan jotzeko

Andrea Zipitria 2023ko aza. 21a, 12:00

San Nikolas bezperan, abenduak 5, herriko txistulariak bildu nahi ditu festa batzordeak ekitaldi bat egiteko. Aurrez, entsegu bat egingo dute, azaroaren 24an, ostiralarekin, 18:00etan.

San Nikolas bezperan, abenduak 5, herriko txistulariak bildu nahi ditu festa batzordeak ekitaldi bat egiteko. Hala, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleak eta ikasle ohiak zein txistua jotzen dakiten herritarrak gonbidatu nahi dituzte. 

Aurrez, entsegu bat egingo da parte hartu nahi duten guztiekin. Entsegua azaroaren 24an izango da, ostiralarekin, 18:00etan. Danbolin Musika eta Dantza Eskolan elkartuko dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!