Zeinu-hizkuntzako bi haur-ipuin aurkeztuko dituzte astelehenean Salatxo aretoan

Erredakzioa 2023ko aza. 26a, 16:00
Jua Rodriguezek zeinu-hizkuntzan argitaratu dituen bi ipuinak. (Orioko Udala)

Herriko haur eta gurasoak gonbidatu dituzte saiora, ipuinak zeinu-hizkuntza menderatzen ez duten gurasoek eta haurrek ere erabiltzeko prestatuta baitaude.

Juan Rodriguezek zeinu-hizkuntzaz osatu ditu Hiru txerritxo gorrak eta Txanogorretxo ipuinak, eta bi lan horien aurkezpena egingo dute astelehenean Salatxo aretoan. 19:00etan hasiko da aurkezpen-ekitaldia eta herriko haur eta gurasoak gonbidatuta dituzte saiora.

Zeinu Ipurtargia proiektuaren bidez osatu ditu Rodriguezek bi lanak, eta helburua da haur gorren inklusioa bultzatzea. Horretarako, ipuinak zeinu-hizkuntzan kontatzeko aukera ematen du, "oso modu erraz eta intuitiboan. Zeinu-hizkuntza menderatzen ez duten guraso eta haurrek ere erabiltzeko prestatuta daude", azaldu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!