Mikel Atxega bigarren sailkatu da Sopelako Open Body Board proban

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 27a, 11:38
Mikel Atxega bigarren sailkatu da Sopelako Open Body Board proban. (@euskalsurf)

Alex Uranga zumaiarra nagusitu zen igandean Euskalsurf Body Board Zirkuituko proba puntuagarrian, Sopelan.

Euskal Herriko Surf Federazioak antolatuta,  Euskalsurf Body Board Zirkuituko proba puntuagarria jokatu zen igandean Sopelako Arrietara hondartzan. Euskal Herriko bodyboardlariek parte hartu zuten hitzorduan, eta Mikel Atxega oriotarra bigarren sailkatu zen Open kategorian, Alex Uranga zumaiarraren atzetik. Hirugarren eta laugarren sailkatu ziren hurrenez hurren, Mikel Egiguren eta Alex Odriolaza zumaiarrak.

Euskalsurf Body Board Zirkuituko azken proba puntuagarria abenduan jokatuko da Mundakan edo Bakion.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!