Asteazkenean ezohiko bilkura egingo du Orioko Udalbatzak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 28a, 10:00
2023ko urriko ohiko udalbatzarra. (Urtzi Oteiza)

Bihar, azaroak 29, ezohiko udalbatzarra egingo dute Orion, eta, besteak beste, bozkatuko dituzte 2024ko aurrekontu orokorrak eta Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean Dike-Kofradia eremu urbanistiko ez-jarraituei dagokien aldaketa puntuala. Batzarra 19:30ean hasiko da.

Bihar, asteazkena, ezohiko udalbatzarra egingo dute Orion. 19:30ean hasiko da bilera eta ohikoa den bezala Orioko Udalaren webgunean eta Karkararen atari digitalean zuzenean ikusteko aukera izango da.

 
GAI ZERRENDA

1.- Onartzea, egoki bada, 2023ko urriaren 26ko udalbatzarraren ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Orioko Udalak 2020an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapena, Orioko udalerriko 8. sektorean, Munton, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea ahalbidetzeko.

3.- Onartzea, egoki bada, Orioko «Zaharren babeslekua» taberna-jatetxearen zerbitzua, garbiketa- eta mantentze-zerbitzua, prozedura ireki bidez kontratatzeko baldintza administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak.

4.- Berrestea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualaren behin behineko onarpena. Aldaketa puntuala Dike-Kofradia eremu urbanistiko ez-jarraituei dagokie eta Dikeko Kontzertazio Batzordeak sustatu du

5.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2024ko aurrekontu orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal-araua.

6.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2024 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

7.- Onartzea, egoki bada, EAJ udal-taldeak aurkeztutako mozioa euskal zaintza eredu sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario baten aldekoa.

8.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!