Hamabost domina lortu ditu Orio Arraunketa Elkarteak aulki mugikorreko Euskadiko Ibilbide Luzeko Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko urt. 29a, 10:06
Jubenil mailako gizonezkoen skull laukoak urrezko domina irabazi zuen larunbatean. (JJ.Portos/Santiagotarrak AE)

Oriotarrek 25 ontzi aurkeztu zituzten txapelketara eta urrezko zortzi domina irabazi dituzte.

Larunbatean aulki mugikorreko Euskadiko Ibilbide Luzeko Txapelketa jokatu zen Bidasoa ibaian. Orio Arraunketa Elkarteak  79 arraunlari aurkeztu zituen txapelketara eta 25 ontzi uretaratu zituzten . Egun emankorra izan zen oriotarrentzat hamabost domina lortu zituztelako: zortzi urre, hiru zilar eta lau brontze.

Hona hemen dominak lortu zituzten ontziak:

URREA

Gizonak Absolutu maila : Skiff-bakarkakoa
Gizonak jubenil maila: Skiff-bakarkakoa, skull bikoitza, lemazain gabeko bikoa, skull laukoa.
Gizonak kadete maila: Skull laukoa.
Gizonak infantil mila: Skiff-bakarkakoa.
Emakumeak infantil maila: Zortzikoa.

ZILARRA

Gizonak Absolutu maila: Zortzikoa
Gizonak Jubenil mila: Lemazain gabeko bikoa.
Emakumeak Kadeteak: Skull laukoa

BRONTZEA

Emakumeak Jubenil maila: Skull bikoitza.
Gizonak Kadete maila: Skiff-bakarkakoa.
Emakumeak Kadete maila: Skull bikoitza.
Gizonak Infantil maila: Skull laukoa.

Euskadiko Iraupen Luzeko Txapelketan urrezko domina irabazi duten arraunlariak. (Joxemari Olasagasti)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!