Olatz Zugastik kontzertua eman zuen atzo Karelan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko urt. 29a, 11:54

'Hitzño bat erran eta, banua berhala' diskoa aurkeztu zuen, eta azken laneko kantuak eta beste diskoetakoak eskaini zituen kontzertuan bere taldearekin batera.

Olatz Zugastiren musikak hartu zuen igande arratsaldean Orioko Karela kiroldegia. Bere taldearekin igo zen oholtzara, eta publikoak hainbat estilo uztartzen dituzten doinuak entzun zituen: folk zeltiarra, amerikarraren ukitua, euskal musika eta baita pop kutsua ere. Hitzño bat erran eta, banua berhala diskoa aurkeztu zuten, eta azken laneko kantuak eta beste diskoetakoak eskaini zituzten kontzertuan. Entzuleak gustura atera ziren emanalditik, eta bertaratu ziren zenbaitek nabarmendu dute zuzenekoa "ederra" izan zela eta kantuak zuzenean diskoan entzundakoan baino "indartsuago" sentitzen direla. 

Olatz Zugastik eszenatokian lagun izan zituen: Ander Ederra (gitarra), Amaiur Cajaraville (baxua eta ahotsa), Ander Zulaika (bateria) eta Gratxina Lertxundi (haizezko tresnak, teklatua eta ahotsa)

Argazkiak: Joxemari Olasagasti

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!