Hezkuntza alorreko eragileei Indarkeria matxistaren aurrean erantzuteko protokoloa aurkeztuko zaie bihar

Andrea Zipitria 2024ko urt. 30a, 13:04

Saioaren helburua izango da protokoloaren edukia herritarrei helaraztea. 18:00etan elkartuko dira Salatxon.

Erakundeen arteko arreta eta koordinaziorako tokiko protokoloa, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloan txostena osatu dute Orioko Udalak eta herriko hainbat eragilek. Orain, udalak hiru saio antolatu ditu protokoloaren edukia herritarrei ezagutzera eramateko, eta bihar izango da bigarrena. Hain zuzen ere, hezkuntzaren alorreko eragileei zuzendutako bilera izango da biharkoa. 18:00etan elkartuko dira, Salatxon.

Saioaren helburua izango da protokoloaren edukia herritarrei helaraztea, indarkeria matxista kasuen aurrean jokatzeko oinarriak zein diren jakin dezaten.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!