Gazako sarraskia salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar herriko plazan

Andrea Zipitria 2024ko ots. 1a, 10:00
Palestinako bandera. (Pixabay)

Bihar izango da elkarretaratzea herriko plazan, 19:30ean, palestinarrei elkartasuna adierazteko. Hamabost minutuko iraupena izango du, eta Orioko Udalak bat egin du deialdiarekin.

Elkarretaratzea egingo dute bihar arratsaldean herriko plazan, Gazan zein Palestinako beste lurraldeetan ere egiten ari diren "sarraskia" salatzeko. "Ahotsa eman diezaiogun betiko isildu dituzten haiei eta salatu dezagun genozidioa", zehaztu dute ohar bidez. Horretarako, bilduko dira 19:30etik aurrera, herriko plazan. Elkarretaratzera gerturatzeko deia egin dute.

Elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitzeaz gain, herritar-talde horrek saio informatibo bat antolatu nahi du Palestinan gertatzen ari dena ulertzen laguntzeko. Herritar guztiei zuzendutako saio irekia izango da, eta horren nondik norakoak aztertuko dituzte ostiraleko topaketan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!