Sahararen aldeko janari bilketak arrakasta izan du

Andrea Zipitria 2024ko ots. 3a, 15:00

Gaur goizean plazan egin dute janari-bilketa. Jasotako guztia Tindufeko kanpamentuetara bidaliko da eta errefuxiatuen artean banatuko da.

Piztu itxaropena lelopean, Sahararen aldeko euskal karabana abian jarri da, eta aste osoan zehar janari-bilketa egiten ari dira Orion. Astetartean, ikastetxeetan egin dute, eta gaur plazara atera dute postua. Haima bat ere jarri dute bertan. Antolatzaileek azaldu dutenez, jende askok egin du bat deialdiarekin eta denetarik jaso dute.

Egunerokoan oso beharrezkoak diren produktuak bildu dituzte: arroza, dilistak, babarrunak, pasta, hegaluze-latak, sardinak, azukrea, medikamentuak eta konpresak, besteak beste. Jasotako guztia Tindufeko kanpamentuetara bidaliko da eta errefuxiatuen artean banatuko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!