Indarkeria Matxistari aurre egiteko protokoloa aurkeztuko dute jendaurrean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 11a, 09:30
ndarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa osatu duten eragileetako eta Orioko Udaleko ordezkariak. (Orioko Udala)

Hilaren 13an, asteazkenarekin, izango da hitzordua. Saio irekia izango da herritar ororentzat.

Erakundeen arteko arreta eta koordinaziorako tokiko protokoloa, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloan txostena osatu dute Orioko Udalak eta herriko hainbat eragilek, eta azken asteotan kirol zein hezkuntza alorreko eragileei aurkeztu zaie lana. Datorren astean, berriz, hirugarren eta azken aurkezpena egingo da. Kasu horretan, herritar ororentzat irekia izango da saioa. Saregilen jarri dute hitzordua, hilaren 13an, asteazkenarekin, 18:00etatik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!