Itsasgora handiak argi mozketak eragin ditu asteburuan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 12a, 17:18
Hendaia Plaza eta Ibai Ondo Pasealekuaren lotunea urak hartu zuen asteburuan. (Orioko Udala)

Larunbat iluntzean herriaren zati bat argirik gabe geratu zen hainbat orduz, Iberdrolaren transformadore bat urak hartu zuelako.

Joan den larunbat iluntzean argirik gabe geratu zen herriaren zati handi bat eta eragina izan zuen etxebizitzetan, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan eta erakin publikoetan. Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, "Iberdrolaren transformadore bat hartu zuen urak, eta segurtasunagatik beste batzuk itzali egin ziren. Ondorioz, argia moztuta egon zen hainbat orduz". Udalak jakin badaki, azken hilabeteetan gero eta gehiago nabaritu direla itsasoaren gorabeherak herrian. "Marea gero eta handiagoak maizago sortzen dituzte kalteak. Klima-aldaketaren ondorio zuzena da hori, eta Orio kostako herria den heinean, gero eta nabarmenagoa izango da", azaldu dute. Horren aurrean, Orioko Udalak uste du "epe luzeko planteamendua" egin behar dela eta "egoera berrira egokitzeko estrategiak landu". "Era berean, bizi dugun errealitateaz jabetu behar dugu guztiok, baita herritarrak ere, eta elkarlanean lan egin, egoerari erantzuteko", proposatu du Orioko Udalak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!