Martxoak 8 antolatzeko azken asanblada gaur arratsaldean izango da

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mar. 4a, 10:10
2023ko Martxoaren 8ko manifestazioa Eusko Gudari kalea zeharkatzen.

Gaur arratsaldean Saregilen elkartuko dira. Martxoaren 8a antolatzeko azken bilera irekia egingo dute.

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta egun horren bueltan mobilizazioak eta hainbat jarduera antolatu ohi ditu Orioko mugimendu feministak. Hainbat asanblada egin dituzte azken asteotan, eta bertatik azaldu dutenez gaur izango da azken asanblada. 19:00etan elkartuko dira Saregilen. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!