Irakurle-taldeak bihar egingo du otsaileko saioa

Andrea Zipitria 2024ko ots. 27a, 12:00

Hileko azken asteazkenero hitzartuta duten bezala, bihar elkartuko da taldea, Saregilen.

Saregileren egitarauaren barruan, irakurle taldea bildu egingo da bihar. Hilabetero lez,  18:30etik 20:00etara izango da saioa.

Taldearen helburua da literaturaz gozatzen den bitartean, ahalduntzean eta feminismoan sakontzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!