Errioaren emariak ez ohiko irudia utzi du arratsaldean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 27a, 18:19

18:15ean, marea gora iritsi denean, zakarrez beteta zegoen itsasontzien ingurua, eta korronteak zikinkeria portuaren mailaren parean jarri du, bertaratu direnen harridurarako.

Gaur arratsaldean moilatik pasa direnek adi-adi begiratu dute errio bazterrera, atzo arratsaldetik gaur eguerdira bitartean botatako euri jasek eraginda, Oriak enborrak, adarrak eta beste hainbat objektu ekarri baititu ibaian behera. 18:15ean, marea gora iritsi denean, zakarrez beteta zegoen itsasontzien ingurua, eta korronteak zikinkeria portuaren mailaren parean jarri du, bertaratu direnen harridurarako. Zakar mendien gainean oinez ibili zitekeela zirudien. Moila inguruan zeuden arrantzale zaharrei, ordea, ez zaie arraroa iruditu, eta mutil koskorretan bizitakoak ere ekarri dituzte gogora.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!