Kiroldegiko igerilekua itxita egongo da bi astez, apirilaren 2tik 14ra

Andrea Zipitria 2024ko mar. 31a, 14:30
Karela kiroldegia. (Orioko Udala)

Igerilekua itxita izango da apirilaren 2ik 14ra bitartean, biak barne. Gainontzeko instalazio guztiak, ordea, erabilgarri egongo dira bi aste horietan. 

Orioko Udalak energia aurrezteko eta ekoizteko helburuarekin, hezetasuna kentzeko makina eta klimatizagailua jarriko ditu kiroldegiko igerilekuan, eta kontrol-sistema osoa berrituko du. Obrak hasiak dira dagoeneko, baina instalazioa behar bezala bukatzeko, bi astez itxi egingo dute igerilekua. Apirilaren 2tik 14ra, biak barne, igerilekua ez da egongo erabilgarri.

Bien bitartean gainerako instalazio guztiak erabilgarri egongo dira: fitness gela, ciclo indoor aretoa, pista estalia...

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!