Arantzazuko irteerara joan nahi dutenek bihar erosi beharko dute txartela Zaharren Babeslekuan

Maria Maya Manterola 2024ko api. 1a, 10:30

Apirilaren 11erako Arantzazura txangoa antolatu du Orioko Zaharren Babeslekuak. Arantzazun egingo dute goiz-pasa, eta Azpeitiko Kiruri jatetxean bazkalduko dute ondoren. Joan nahi dutenek bihar, hilak 2, erosi beharko dute txartela.

Datorren astean, apirilaren 11n, Arantzazura irteera egingo dute zenbait oriotarrek Zaharren Babeslekuaren eskutik. 09:00etan abiatuko dira Oriotik; Arantzazura iristean, hamaiketakoa egingo dute aurrena, eta meza entzungo dute gero; eta ondoren, Azpeitira joango dira autobusez, hango Kiruri jatetxean bazkaltzeko, 14:30ak aldera.

Joan nahi dutenek bihar, asteartea, erosi beharko dute txartela, 16:00etatik 18:00etara bitartean, Zaharren Babeslekuan, 40 euro ordainduta.

Zaharren Babeslekuko zuzendaritzak ohartarazi du autobuseko plazak zozketaz adjudikatuko direla eta bigarren autobusa antolatzeko, gutxienez, 20 lagun osatu beharko direla.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!