mar 28, 16:00 Orio
Herriko kulturaren plan estrategikoa lantzen ari da udala. Xabier Ibarguren kultura zinegotziak azpimarratu du lanketaren helburua dela kultur ohituren eta herriko eskaintzaren gainean "gaur egungo beharrak identifikatzea eta aurrera begirako lan-ildoak ezartzea". Herritarren iritziak biltzeko, online galdetegia kaleratu du udalak, eta erantzunak bidaltzeko azken egunak dira; larunbatean amaituko da epea.
mar 28, 11:30 Orio
Kanariar uharteetako Kapitalino taldearen aurka lortu ditu bi garaipenak, Orioko OBB taldeak. Hurrengo jardunaldian, Rivas taldea izango du aurkari.