Karkarako harpideek aurten ere onura izango dute errenta aitorpenean

Aia Orio

Urolako Komunikazio Taldeko (UKTko) hedabideak lehentasunezko jardueretan sartu ditu aldundiak aurten ere, ondorioz harpideek %30eko hobaria izango dute errenta aitorpenean; bazkideek ez dute agiririk aurkeztu behar, automatikoki egingo dira izapideak.

150 lagunetik gora batu dira Getxon, Tokikomen hamargarren urteurrena ospatzeko

Urola kosta

Tokikom taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko jardunaldiak izan dira gaur Getxon (Bizkaia). Toki komunikabideek gizartean betetzen duten paper garrantzitsuaz hausnartu dute, baita beste hedabide batzuekin elkarlana sustatzeko aukerez aritu ere. Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat adituk parte hartu dute jardunaldietan. Goiena taldeak bideoan jaso du gaurko hitzorduak eman duena.