Azaroaren 25a

Azaroaren 25aren bueltan, hainbat ekitaldi izango dira Aian eta Orion

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 21a, 11:23

Azaroaren 25a, ostirala, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna izango da. Orion, Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako ikasleek elkarretaratzea egingo dute plazan, 11:30ean hasita. Aian, berriz, 19:00etan izango da elkarretaratzea, plazan.

Azaroaren 25a, ostirala, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna izango da, eta horren harira, datozen egunetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Aian eta Orion. Egunean bertan, elkarretaratzeak egingo dituzte bi herrietan: Orion, Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako ikasleek elkarretaratzea egingo dute plazan, 11:30ean hasita; Aian, berriz, 19:00etan izango da elkarretaratzea, plazan.  

Aurrez, azaroaren 23an, asteazkenez, Abortuaren lege proiektu berriaren gakoak hitzaldia antolatu du Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak. Iruleko kideek gidatuko duten saioa, eta honako galdera hauei erantzuten saiatuko dira: zeintzuk dira lege berri honek eragingo dituen aldaketa nagusiak? Zer beste aldaketa proposatzen dira? Bi orduko hitzaldia izango da, 18:30ean hasita, Salatxo aretoan.

Datorren iganderako, berriz, Birritan bortxatua antzezlanaren emanaldia antolatu dute Etxeluze gaztetxean. 18:00etan hasiko da saioa eta bost euro kostatuko da sarrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!