Ondas sarietarako bi izendapen jaso ditu Oier Aranzabalek zuzendutako 'Artxipelagoa' podcastak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ots. 2a, 11:35
'Artxipelagoa' fikziozko podcasta. (EITB)

Hizkuntza koofizialetan ekoitzitako podcast onenaren eta soinu diseinu onenaren arloetan da hautagai sariak irabazteko. Maitzean egingo dute sari banaketa ekitaldia Malagan (Andaluzia, Espainia).

Artxipelagoa fikziozko podcastak joan den abenduan estreinatu zuen bigarren denboraldia, eta ordutik hilabete pasatxo igaro den honetan, albiste ezin hobea jaso du: Podcastaren Ondas Saria irabazteko bi izendapen jaso ditu. Zehazki, estatuko hizkuntza koofizialetako podcast onenaren eta soinu diseinu onenaren arloetan da Ondas saria irabazteko hautagai.

Artxipelagoa podcastaren atzen aurpegi ezagun ugari dago, pertsonaiei ahotsa jarri dien aktoreez harago: Oier Aranzabal Aiako bizilagun zarauztarra da zuzendarietako bat, eta Xabier eta Martin Etxeberria anai zarauztarrak dira gidoilariak. Halaber, zehaztu behar da Ulu Media dela ekoizlea eta EITB Podkast atarian dagoela entzungai.

Podcast onenak saritzeko ekitaldia Malagan (Andaluzia, Espainia) egingo dute maiatzaren 3an, eta Artxipelagoak lanak launa aurkari izango ditu hautagai den arloetako bakoitzean: Estatuko hizkuntza koofizialetako podcast onenaren sarirako SER Podcastek sortutako El silenci de la Rambla; À Punt Mèdiaren #ElMur, els noms de la memòria; Catalunya Radioren El Búnquer eta CCCBren Cada capa de l’atmòsfer.

Soinu diseinu onenaren sarirako, berriz, Audible y Dadá Filmsen AdolesZentes Sonoro y Tenderfooten Ciudad Mágica, COPEren Miguel Ángel Blanco. Aquellas 48 horas jamás contadas eta Spotify eta Podium Podcastek elkarrekin sortutako Dentrísimo.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!