Hainbat aiar eta oriotar batu dira Lilatoira

Aritz Mutiozabal 2023ko mar. 6a, 10:15
Makina bat korrikalari Lilatoian (Irutxuloko Hitza)

Lilatoiaren 33. edizioa egin da Donostian, eta inoizko jendetsuena izan da. 6.000 emakumek hartu dute parte.

6.000 emakumek hartu dute parte atzo Donostiako 33. Lilatoian, eta horien artean hainbat aiar eta oriotar izan ziren. Inoizko jendetsuena izan zen, iaz baino mila korrikalari gehiagorekin. Nerea Egia Larrinaga izan da helmugara iritsi den lehenengo emakumea, eta 17 minutu eta 45 segundo behar izan ditu bost kilometroko ibilbidea osatzeko.

Gainerako parte hartzaile guztiak ere pozik eta hunkituta iritsi dira helmugara, elkarri eskutik helduta batzuk, eta txaloka besteak. Egundoko giroa nagusitu zen egun osoan, bai lasterketa aurretik, Bulebarrean eginiko zumba beroketa saioarekin, baita ondoren ere, eguerdiko Lilapotearekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!