'Iruleak' liburuaren ale bat zozkatuko du KARKARAk bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko mar. 8a, 16:52
'Iruleak' liburuaren pasartea

Garazi Albizua eta Olga Carmona Peralek ondutako Iruleak liburuaren ale bat zozkatuko du KARKARAk bazkideen artean. Datorren asteazkenera arte dute bazkideek parte hartzeko epea.

Feminismoa edota emakumeen bizitza eta borroka gai duten hainbat liburu plazaratu ditu Txalaparta argitaletxeak urte hauetan guztietan. Horietako bat da Iruleak Garazi Albizuak idatzi eta Olga Carmona Peralek marraztu duen liburua. Argitalpen honen ale bat zozkatuko du KARKARAk bere bazkideen artean. 

Zozketa honetan parte hartu nahi duten bazkideek hemen dute izena. Saridunaren izena datorren asteazkenean, hilaren 15ean aterako da. 

Sinopsia

Hiru dira iruleak: Kloto, Lakesis eta Atropos. Beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak. Gizakien patuaren jabe eta gidari? baina, hargatik, Lurrean aspaldi ahaztuak. Asper-asper eginda, Klotok jolas tentagarri bat proposatu die ahizpei: ehuntzeko hariak hartu, eta lurtar baten bizitzan eragingo dute. Lurrean, Dickensen Eguberri kanta ezagunean bezala, Mar gazteak hiru mamuren bisita izango du. Ez da Gabon gaua, ordea, eta bisitariek ez diote alegiazko irakaspenik eman nahi; behinola bizi izan ziren emakume esanguratsuak dira: Margaret Fuller, Margarita Nafarroakoa eta Inés Joyes y Blake. Emakume beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak, inondik inora ahaztu behar ez genituzkeenak. Garazi Albizuaren testu iradokitzaileak eta Olga Carmonaren ilustrazio indartsuek gidatuko gaituzte istorio irudimentsu honen bilbean, historia eta fantasia abilezia handiz harilkatuz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!