ZOZKETA

Errigorako bi saski zozkatuko ditu Karkarak bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko mar. 16a, 12:00
Ostiralera arte dago izenak emateko aukera.

Errigorak kanpaina berria martxan jarri du, eta aurrekoetan bezala Nafarroa hegoaldeko olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta eta lekaleak eskatu ahal izango dira. Horri lotuta, Errigorako bi saski zozkatuko ditu Karkarak bazkideen artean.

Euskara, elikadura burujabetza, Nafarroako hegoaldea, eta auzolana. Horiek dira Errigora egitasmo herritarraren oinarriak eta zutabeak. Oinarri horiek batuz, eta udaberria iristearekin batera, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina abiatu du Errigorak. Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina horretan, oliba olio birjina estra eta kontserba sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Kanpaina honi lotuta, Errigorak emandako bi saski zozkatuko ditu Karkarak aste honetan bazkideen artean. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!