Lankidetza hitzarmena sinatu dute Domusa Teknikek eta UKTk

Gorka Zabaleta UKTko zuzendari nagusia eta Joseba Otaegi Domusa Teknikeko errektore kontseiluko presidentea.

Duela egun batzuk sinatu zuten akordioa Joseba Otaegi Domusa Teknikeko  errektore kontseiluko presidenteak eta Gorka Zabaleta UKTko zuzendari nagusiak.

Domusa Teknik kooperatibak eta Urolako Komunikazio Taldea (UKT) kooperatibak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Duela egun batzuk sinatu zuten akordioa Joseba Otaegi Domusa Teknikeko  errektore kontseiluko presidenteak eta Gorka Zabaleta UKTko zuzendari nagusiak.

Euskarazko tokiko kazetaritzari ekarpen garrantzitsua egin dio Domusak elkarlanerako hitzarmenarekin. Halaber, UKTren helburuetako bat gertuko eragileekin elkarlanean jardutea izanik, Domusak sustatzen dituen zenbait kirol egitasmoren komunikazioan lagunduko du taldeak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!