Udal eta foru hauteskundeak 2023

Udal eta foru hauteskundeen jarraipena egingo du Karkarak igandean

Erredakzioa 2023ko mai. 26a, 19:00

Webgunean argazki bildumak, bideoak, parte hartze datuak eta abar eskainiko ditu Karkarak egun osoan zehar. 20:00etatik aurrera, Aiako eta Orioko emaitzen berri emango du. Bozen biharamunean hauteskundeei buruzko egunkaria kaleratuko du Urola Kostako Hitzak.

Etzi, igandez, izango dira udal eta foru bozak, eta Karkarak hauteskunde egunaren jarraipen berezia egingo du. Zehazki, webgunean argazki bildumak, bideoak, parte hartze datuak eta abar eskainiko ditu Aiako eta Orioko hedabideak egun osoan zehar. Gainera, 20:00etatik aurrera, emaitzen berri ere emango du, eta alderdien eta alkategaien erreakzioak ere bilduko ditu. Erlo telebistan ere ikusi ahal izango dira bozen eskualdeko herrietako emaitzak.

Biharamunean bozei eskainitako egunkari berezia kaleratuko du Urola Kostako Hitzak. Zortzi orriko egunkarian, herri guztietako emaitzen berri emango du, baita foru hauteskundeen gaineko datuak ere. Halaber, webguneetan informazio osagarria ere eskainiko du Karkarak egun horretan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!