INKESTAKO EMAITZA

Maiatzeko inkesta erantzun dutenen artean ia %60k ez du ligatzen, "bikotekiadearekin erlazio itxia" duelako

Erredakzioa 2023ko eka. 5a, 13:01

Maiatzean Karkara.eus-ek ligatzeko ohituren inguruko inkesta egin zuen irakurleen artean, eta ekainean udako festetan parranda egiteko zer nolako zuzeneko saioak gustatzen zaizkien galdetu die herritarrei. Animatu parte hartzera.

Teknologia berriek aldatu egin dituzte jendea ezagutzeko ohiturak, eta maiatzean Karkara.eus-ek ligatzeko ohituren inguruko inkesta egin zuen irakurleen artean. 34 lagun animatu dira inkestako galdera erantzutera, eta horietatik %59k aitortu zuten ez dutela ligatzen, "bikotearekin erlazio itxia" duelako.

%20ak erantzun zuen aurrez aurre eta sare sozialen bidez ligatzeko ohitura duela, eta erantzun zutenen %8,82k esan zuen jarraitzen duela aurrez aurre, "beti egin den bezala ligatzen: diskoteketan, erromerietan edo herriko festetan, besteak beste". Bestalde, izan dira ez dutela ligatzen erantzuten zutenak ere, %11,76 hain zuzen ere. Bitxia badirudi ere, inork ez du erantzun "sare sozialen bidez bakarrik ligatzeko ohitura" duenik. Agian, uste dena baino gutxiago aldatu da Aian eta Orion ligatzeko modua.

Karkara.eus-ek ekainerako beste inkesta bat jarri du martxan, eta herriko eta auzoetako festak hastear direnez, udako festetan parranda egiteko zer nolako zuzeneko musika saioak gustatzen zaizkien galdetu die irakurleei. Animatu parte hartzera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!