Iñigo Exposito izan da oriotarrik azkarrena Behobia-Donostia lasterketan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko aza. 13a, 10:08
Orioko Atletismo Taldeak aurten ere autobusa antolatu du Behobia-Donostia lasterketara joateko. (Orioko Atletismo Taldea)

Igandeko Behobia Donostia Lasterketan 69 oriotarrek eta  23 aiarrek parte hartu zuten.

Atzo jokatu zen Behobia Donostia lasterketa eta Aiako eta Orioko herritarrak ere izan ziren hitzorduan: 69 oriotar eta 23 aiar. Lasterketa berezia dela esan ohi dute inoiz parte hartu dutenek, eta oraingo honetan ere giro paregabea izan zen. Sailkapenaren dagokionez, Iñigo Exposito izan zen oriotarren artean azkarrena; 01:09:30 denbora eginda sailkapen nagusian 79. postua lortu zuen eta senior mutilen kategorian, berriz, 65.a. Emakumeei dagokionez,  Amagoia Iribar izan zen oriotarren artean azkarrena, senior mailako emakumezkoen artean 65. postuan sailkatuta.

Aiarren artean Mikel Usandizaga izan zen helmugara iristen lehena; ibilbidea 1:11:59 denboran osatuta, senior mutilen sailkapenean 117. postua lortu zuen. Aiako emakumeen artean, berriz, Garazi Eizmendi era Miriam Sarasola 1:28:42 denboran iritsi ziren helmugara.

Ikusi hemen Orioko eta Aiako herritarren sailkapenak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!