Porra

Zein da zure aitona-amonei entzun izan diezun hitzik politena?

Erredakzioa 2023ko aza. 29a, 12:00

Galderari erantzuten dieten herritarrak Euskaraldiko produktu sortaren zozketan sartuko dira. Zozketan parte hartu nahi dutenek igandeko 24:00etara arte izango dute parte hartzeko aukera. 

Igandean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna izango da, eta Karkara Gukak Euskaraldiko produktu sorta zozkatuko du. Zozketan parte hartzeko galdera bati erantzun beharko da: Zein da zure aitona-amonei entzun izan diezun hitzik politena? Zozketan parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan egin dezakete, eta igandeko 24:00etara arte izango dute parte hartzeko aukera. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!