Sinesten dut borroka txikietatik lortuko dugula handiagoak irabaztea. Horregatik, eta pixa gainean egin nahi ez dudalako, ez ditut aintzat hartuko komunetako ateetan dauden marrazkiak.
Denbora alua. Azken aldian jarraika dut, txakur txikia bailitzan. Ordu asko ditut libre, baina beti justu edo beranduxeago iristen naiz zita guztietara.