Asteburu txarra OBB taldearentzat

Olatz 2014ko mai. 13a, 09:06
Ligaren bigarren fasea galdutako bi partidurekin hasi da talde oriotarra

Asteburu honetan Orioko taldeak etxean jokatzen zuen lehengo urteko ligako irabazlearen aurka, Kataluniako San Boi taldearekin kontra, alegia. Nahiz eta San Boi ekipo gaztea den, urte honetan bi jokalari kanpotar gehitu dizkiote haien taldeari, sendotasun handia emanez defentsari; hori dela eta, euskaldun taldeak ezin izan zituen bi karrera baino gehiago egin., Katalanek, ordea, 9 egin zituzten. Lehen sarrera izan zen gehien bat partidua aldrebestu zuena, izan ere, Igone Etxeberria jaurtitzaileak ezin izan zituen lehen batealariak kontrolatu. Hurrengo sarreretan, ekipoaren babesarekin batera, hutsean mantendu zuen San Boien karrera kopurua.

Bigarren partidua parekatuago hasi zen, bi taldeen aldeko defentsa onarekin. OBBek ezin izan zion Kataluniako pitcher gazteari denbora ondo hartu, beraz, soilik 4 karrera egin ahal izan zituzten. Kataluniako bateek ordea 11 karrera lortu zituzten; azkenik, emaitza 4-11 izanik. Nahiz eta oriotarrek berandu ekin zioten ganoraz bateatzeari, hasi zirenean oso ondo egin zuten. Hainbat pilotek hesiaren aurka jo zuten, eta orduan erakutsi zuten OBBkoek benetan duten bateatzeko gaitasuna, eta ondorioz partiduari buelta emateko aukera.

Asteburu txarra izan da OBBko taldearentzat; partidu irabazi batekin eta hiru galdurekin ligako lehen 4 taldeak definituko dituen klasifikazio honetarako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!