Ikastolak antolatu du, 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan, baina herritarrei irekitako ekitaldia izango da.
HH2tik LH6ra artekoek parte har dezakete. Izen-ematea: aurretik edo egunean bertan ere bai, Zaragueta Herri Eskolako zuzendaritzan (943-89 92 43), kultur etxean eta Karela kiroldegian. Domina parte hartzaile guztientzat.
Hirkuki Larroxa kolektiboko kideek gidatuko dute saioa. Parte hartzaile kopuru mugaturentzat izango da. Izena emateko, idatzi oriokogaztetxea@gmail.com helbidera.
Kukuarri Asteko egitarauaren barruko jarduera. 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat da ikastaroa eta maiatzaren 19rako eman behar da izena, adina adierazita, 625 70 64 38 zenbakira deituta.
Eguneko egitaraua: Baionara iritsi eta denbora librea. 14:00etan bazkaria, Hondarribiko Ardora jatetxean. Txartelak maiatzaren 17an erosi ahal izango dira Zaharren Babeslekuan, 16:30etik 18:00etara, 35 euroren truke. Txartelak egun eta ordu horretan bakarrik erosi ahal izango dira eta autobuseko lekuak zozketa bidez adjudikatuko dira.
Kukuarri Asteko egitarauaren barruko jarduera. Edozeinek parte har dezake: bakarka, familian edo taldean.
Euskaraldiaren aurtengo edizioa antolatzeko hasteko lehen bilera egingo du Aiako batzordeak.
Errioa. Gure nortasuna zikloaren barruko hitzaldia.Hizlaria: Arturo Elosegi Irurtia.
Informazio gehiago, hemen.
Aurrez gonbita hartu behar da kultur etxean. Kukuarri Astearen egitarauaren barruko jarduera.
Sarrera: zortzi euro.
Bi emanaldi izango dira: bata, haurrentzat; eta bestea, helduentzat.
Rokodromoa kiroldegian, adin guztietako haurrentzat. Elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko aukera. Tirolina elizatik plazara. Kukuarri Asteko egitarauaren barruko jarduerak.
Sarrerak dagoeneko eros daitezke Bassque Reggae Kultur elkartearen sare sozialen bidez. Bestela, egunean bertan, gaztetxean, hamabi euroren truke. 17:00etan hasi eta 06:00etan bukatuko da jaialdia.
09:00etan, irteera Herriko Plazatik. 11:00etan, elizkizuna, tontorreko gurutzean. Ondoren, salda eta pintxo beroak. Kukuarri Asteko egitarauaren barruko jarduera.
Bihotzetik elkarteko kideek gidatuko dute saioa. Informazio gehiago, hemen.
Ibilaldian parte hartzeko, beharrezkoa da federatuta egotea.
Hizlariak: Almaur elkarteko Iñaki Arregi eta Belen Capape.Informazio gehiago, hemen.