Talai Mendik Gorbeiara egun pasa antolatu du apirilaren 28rako

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 6a, 09:00
Behi bat Gorbeiako larreetan. (Paulo Etxeberria)

Txangoan izena emateko epea apirilaren 25ean amaituko da, eta jarduera Euskal Mendi Federazioaren Ehun Tontor egitasmoaren barruan dago, baita Orioko mendi elkartearen 75. urteurren ospakizun ekitaldien barruan ere. Autobuseko joan-etorria doakoa izango dela jakinarazi du elkarteak.

Talai Mendi elkarteak 75 urte bete ditu aurten, eta urte osorako egitaraua prestatu du herritarrekin batera ospatzeko urteurren berezia. Ekitaldi horien barruan, egun pasa egingo dute apirilaren 28an Gorbeiara, eta izena emateko epea zabalik dago apirilaren 25era arte Iturain estankoan. 

Oriotik 07:00etan aterako dira, eta norberak eraman beharko du bere bazkaria, mendian sei orduko txangoa egitea aurreikusi dutelako. Autobuseko joan-etorria, hori bai, doan izango dela azaldu du elkarteak.

Gorbeiako irteera, era berean, Euskal Mendi Federazioaren Ehun Tontor egitasmoaren barruan kokatzen dela azaldu dute antolatzaileek, eta herritarrak animatu dituzte egun pasa horretan parte hartzera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!