`Gutuberrak´ webserie berriko protagonistetako bat da Ioritz Tapia

  kultura  Orio

Durangoko Azokan aurkeztu zuen EITBk Gutuberrak izeneko webserie berria. Urtarrilaren 6a bitartean, astero lau atal berri argitaratuko dituzte sarean.

Gerran Orioko zubia bota zutenekoa

  gizartea  Orio

Orioko zubia lehertu zuten Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) hastean. Karmele Esnal oriotarrak Ahotsak atarian kontatu zuen nola bizi izan zuen eztanda eta nola egin behar izan zuen ihes Aginagara, oinez. Hona hemen bere testigantza.

Julen Alonso `Hautsi bolumena!´saioan

  gizartea  Orio

Julen Alonso Durangoko Azokako Hautsi bolumena! saioan izan zen, plazaratu berri duen diskoari buruz hitz egiten. Herenegun argitaratu zuten webgunera ekarri dugun bideo hau.

Joseba Apariciok Ponchielliren abesti bat jo zuen solista gisa, Getariako bandak lagunduta

  kultura  Orio

Azaroaren 18an, Getariako musika bandak kontzertua eskaini zuen San Salbatore elizan. Abestien programan Almicare Ponchielli konposatzaileak tronpetarentzat sortutako kanta bat sartu zuten. Bideoan ikus daitekeen bezala, Joseba Aparicio izan zen kantuan solista gisa aritu zena.

Julen Alonsok 'Hondarrak' abestiaren bideoklipa argitaratu du

  kultura  Orio

Hondar-erlojua ikur hartuta, Hondarrak abestiaren bideoklipa argitaratu berri du Julen Alonso oriotarrak. Gaizka Peñafiel eta Asier Olazarrek bete dituzte ekoizpen lanak, eta Felix Zubiarenak dira kantuaren hitzak. Durangoko Azokan salgai izango da Alonsoren disko berria, bihartik aurrera.

Bideoa: 'Erraiak' dokumentalean parte hartu du Nerea 'Txirrita'k

  kultura  Orio

Ekain Martinez de Lizarduy zuzendari eta gidoigilearen eskutik, larunbatean, abenduak 1, Aretxabaletan estreinatu zuten Erraiak izeneko dokumentala, irrintziari buruz egiten den lehenengoa. Martinez de Lizarduyen esanetan, "irrintzia barru-barrutik ateratzen den eta beste zerbaitekin lotzen gaituen oihua da". Euskal Herri osoko testigantzak bildu dituzte dokumentalean, eta Nerea Txirrita oriotarrak ere parte hartu du.

Indarkeria matxistaren aurkako aldarrikapena egin dute Orioko Ikastolan

  gizartea  Orio
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna azaroaren 25ean izan bazen ere, ostiralean egin zuten aldarrikapenak Orioko Herri Ikastolan. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bertsoak abestu zituzten eta kolore moreko mosaikoa osatu zuten, Tratu ona, guztiona lelopean.

Atxaga eta Alegriak Oteizaren inguruan eskainitako solasaldia entzungai da

  kultura  Orio

Orioko Arraunetxen, Bernardo Atxaga idazleak eta Oskar Alegria kazetari eta zinemagileak Jorge Oteiza ardatz hartuta eskaini zuten solasaldia entzungai da Euskadi Irratiko 'Lizardiren Baratza' irratsaioan. Emanaldia Karkara kultur elkarteak antolatu zuen, Oteiza Astearen barruan, Orioko Udalaren laguntzarekin.

Peru Iparragirre elkarrizketatu dute Booktegi atarian

  kultura  Aia

Beñat Sarasolak Peru Iparragirre elkarrizketatu du, eta hainbat gai jorratu dituzte: Peruren lana, euskal kultura eta literatura Euskal Herrian, besteak beste. Sarasolak Iparragirreri Arantxa Urretabizkaiari galdera bat egiteko eskatu dio hurrengo elkarrizketarako.

Maddi Ibarbia: “Sormena trebatzeko sormen-prozesuan garuneko zein eremu aktibatzen den jakin behar da”

  gizartea  Orio

Zientzialari (105) Maddi Ibarbia: “Sormena trebatzeko sormen-prozesuan garuneko zein eremu aktibatzen den jakin behar da” from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.

Zientzia Kaiera webgunean Maddi Ibarbia oriotarra elkarrizketatu dute. Ikertzailea doktoretza tesia prestatzen ari da Donostiako Basque Center for Brain and Language zentroan, eta sormen-prozesuetan garunean gertatzen dena zehatzago ezagutzeko elkarrizketa egin diote.  

Trikigiro ere Euskaraldiarekin bat

  kultura  Aia Orio

Trikigiro Urola Kostako Kultur elkarteak bideoa kaleratu du, Euskaraldiaren bat eginez. Enaitz eta Haritz Alberdi trikitilari gazteen ahotsarekin eta trikiti doinuekin sortu dute. Gainera, trikiti doinuei Euskaraldiarekin lotutako hitzak jarri dizkiete.

Eduki babestua: Hezkuntza arloko eragileek Euskaraldiari atxikimendua eman diote

  gizartea  Aia Orio

Hezkuntza sarean biltzen diren herritarrak aktibatzea helburu izanik Euskaraldiari atxikimendua eman diote hezkutzako eragileek eta atxikipen dokumentua sinatu dute.

Eduki babestua: Euskaraldiarekin bat egin dute 1996az geroztik Abbadia saria jaso dutenek

  gizartea  Aia Orio

Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Euskaraldiarekin, talde-argazkia eginda 1996tik Anton Abbadia saria jaso duten norbanako, enpresa eta elkarteekin.

Azaroaren 30ean amaituko da 'Enpresa Euskaraz Handitzen' ekimenean izena emateko epea

  ekonomia  Aia Orio

Eskualdeko enpresa txikiei, tartean Aia eta Orio, euskaraz lan egiteko laguntza ematen ari dira Urola Kostako Udal Elkartetik. Hurrengoa azaroaren 30ean, ostiralarekin, amaituko da iaz abian jarritako Enpresa Euskaraz Handitzen proiektuaren bigarren deialdian izen-ematea.

Eduki babestua: Berdintasunaren aldeko apustua eusteko deia egin du Kathrine Switzerrek

  gizartea  Aia Orio

Kathrine Switzer, dortsal batekin maratoi batean parte hartu zuen lehen emakumea eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista, izan da Gipuzkoako Foru Aldundian. Foru ordezkariekin eta enpresa, kirol eta politika arloko Gipuzkoako zenbait emakumerekin batera, lan-saio baten hartu du parte.

Gozategik `Chiquitaco can tac´ abestiaren bideoklipa argitaratu du

  kultura  Orio

Gozategi musika taldeak aurten argitaratu du `G puntua´disko berria. Abesti bilduma horri hasiera ematen dion kantua da `Chiquitaco can tac´, eta astelehen honetan aurkeztu dute haren bideoklipa sarean.

Maputxeen hizkuntza biziberritzeari buruzko dokumentala eta solasaldia izango dira ostegunean

  kultura  Orio

Garabide elkarteak eta Udalak antolatu dute Mai da bai filmaren proiekzioa elkarlanean, aurten berritu duten hitzarmenaren baitan. Saioa ostegun honetan izango da, azaroak 15, 19:00etan hasita, Salatxo aretoan.

Olatz Zugasti `Eugeniren txokoa´ bideoblogean elkarrizketatu dute

  kultura  Orio

Azaroaren 4an argitaratu zuten elkarrizketa Youtube-ko Eugeniren txokoa erabiltzailearen kontuan. Beste hainbat artistei egindako elkarrizketak ere aurki daitezke bertan.

"Joxean´s Hileben" filma proiektatuko dute Aian azaroaren 16an

  kultura  Orio

Aiako Akelarre kultur elkarteak Joxean´s Hileben pelikularen proiekzioa antolatu du datorren ostiralerako. Beñat Iturriozek eta Xabi Padinek egindako filma kultur etxean emango da, arratsaldeko sei t´erdietatik aurrera, eta proiekzioa 16 urtetik gorako lagunei zuzendua dago. 

Euskaraldiko kantuaren bideoklipa

  gizartea  Aia Orio

'Hartu kontrola, aukeratu rola' Euskaraldiko abestiaren bideoklipa ikusgai da dagoeneko.